Maddi Etxeberria Otaegi

maddiZoritxarrez, nahiko nukeena baino askozaz denbora gutxiago eskaintzen diot irakurtzeari. Baina azken hilotan, liburu hauek irakurri ditut, eta asko gustatu zaizkit.
Azkenetakoa Alaine Agirreren Kamisoi zuri zetazkoa (Erein, 2018) izan da; izugarri gustatu zait, istorioa haur baten ikuspegi xalotik hain gordinki nola kontatzen duen gustatu zaidalako. Bigarren liburua Fermin Etxegoienen Urpekariak (Erein, 2015) da; berriki argitaratua izan ez arren, duela gutxi irakurri dut, eta, istorioak segituan harrapatzeaz gain, oso irakurterraza egin zait. Azken liburua ere Alaine Agirrerena, Maren (Erein, 2017); azkenaldian, haren liburu dezente irakurri ditut. Honakoa oso gaur eguneko istorioa da, nire errealitatearen antz handia duen errealitatea islatzen duena. Horregatik gustatu zait, eta kontakizunaren azkartasunagatik eta freskotasunagatik ere bai. Plazer hutsa!