‘Hariak’, Euskal Herriko 50 urteko historia

yoseba

Yoseba Peñak hiru emakume kementsuren istorioak ditu hizpide bere azken eleberrian. Gizarteak haientzat jarritako moldeetan kabitzen ez diren emazteak dira protagonistak, paper pasiboekin bizitzeari uko egiten diotenak, eta gizonezkoek utzitako hutsuneak bete behar izan dituztenak. Gerra Zibilaren aurreko giro nahasia eta gerra garaiko atzeguardia (Irene), 50eko hamarkadako esnatze kolektiboa (Xexili), eta Franco hil ondorengo errepresioa eta hilketak (Olatz) testuinguru hartuta, hiru belaunalditako emakumeen bidez, memoriaren transmisioan, justizian eta errudun ustean arakatu du idazleak. Peñak berak aurkezpenean esandakoaren arabera, “emakumeek egindakoaz ari naiz, eta, aldi berean, gizonok ez egindakoaz, gure hutsegiteez”. Hala, hitza “isilduei” eman nahi izan die, “garai haiei buruz asko idatzi den arren, beti izan dituztelako gizonezkoek paper protagonista eta aktiboak. Ihes egin nahi izan dut gizonon ikuspegitik”.


akademia111 ALDIZKARIA ez da gehiago kaleratuko, oraingoz, 111 Akademiak iragarri duenez. Arrazoi nagusia ekonomikoa da: iazko galeren eraginez, guztiz ezinezkoa da 2019an paperezko argitalpenaren gastuari aurre egitea. Proiektua 2014an sortu zen, oso modu apalean, “irakurle arruntari literaturari buruzko informazioa euskaraz emango zion argitalpena aurrera ateratzen saiatzeak ahalegin oro merezi” zuelakoan. Arduradunen aurtengo nahia da, hala ere, 111 Akademiari eutsi eta etorkizunean aldizkaria berriro kalean jartzea. Horretarako, erakunde publikoen bideak eman zezakeena eman duela ikusita, arlo pribatura joko dute. Bitartean, paperaren faltan, edukiak sortzen jarraitu, eta 111 Akademiaren webgunean argitaratuko dituzte, ahal duten neurrian.

 

 

 

 

 

iaIA HEMEN
Juanjo Olasagarre
Pamiela, 2018

Xabier Lete IV. Poesia Saria irabazi duen liburuaren ezaugarriak dira poemen egikera aberatsa eta sakontasun handiko hausnarketa. Bilduma zabala da, formen, irudien eta gaien ikuspegitik, eta ironia baliatzen du egileak, ausart eta anker. Gizon egin baten bizitzaren pusketatik sortutako hausnarketa liriko eta petrala da hau: urbanotasuna, naturarekiko atxikimendu mikatza, norberarekiko arroztasuna, itzuleran beti norabait iristea, maitasuna, ez maitasuna...

aramotzARAMOTZ
Iñaki Irasizabal
Elkar, 2018

Elkar ezagutzen ez duten neska bik, Saioak eta Edyk, pisu batean droga erosten ari direla topo egingo dute. Nahi gabe, haietako batek saltzailea hilko du, eta, trafikatzaileen mendekuaren beldurrez, ihes egingo dute biek. Saioak psikiatrikoko egonaldian ezagututako Landerri deituko dio, eta honek mendialde bakarti batean galdutako txabola ezkutura eramango ditu, gauzak baretu arte. Thriller psikologikoaren eta terrorezkoaren osagaiak batzen ditu nobela labur honek.