Kultura

txillidalekuTxillida Leku museoa berriz zabalduko dute

Zortzi urte pasatxoz itxita egon ostean, aurtengo apirilean berriz irekiko dute Txillida Leku museoa, Eduardo Txillida (Donostia, 1924-2002) artistaren obra biltzen duen tokia. Hernaniko Zabalaga baserrian dago, eta 2000. urteko irailean zabaldu zuten. Haatik, 2010eko abenduaren 31n itxi egin zuen Txillida familiak, artistaren obraren jabeak, museoak galera handiak zituelako. Gero, erakunde publikoekin negoziatzen aritu zen, itxiera saihesteko, baina inolako emaitzarik gabe. 2017an, baina, Txillida familiak akordioa egin zuen Suitzako Hauser & Wirth arte galeriarekin, eta hura bihurtu zen artistaren obra osoaren ordezkari. Gainera, museoa berriz irekitzea adostu zuten. Akordioa gauzatuta, aurtengo apirilean zabalduko ditu berriro ateak Txillida Lekuk, eguneratze batzuk egin ostean. Gaudi Exhibition Centerren zuzendaria izandako Mireia Massaguek zuzenduko du museoa.