BALEAK IKUSI DITUT

baleakJavier de Isusi
Itzultzailea: Bego Montorio
Astiberri, 2014


Nobela grafiko honek benetan jazotako gertakizun batean du oinarria. Proventzako kartzela batean ezagutuko dute elkar Josuk eta Emmanuelek. Bata ETAkide ohia da; bestea, berriz, GALen ibilitakoa. Handik ia mila kilometrora bizi da Anton, Josuren txikitako laguna. ETAk aita hil zion 25 urte lehenago, eta heriotza horren itzalean bizi da oraindik ere. Protagonistak elkarren aurkako bideak ibiltzea suertatu zaien hiru pertsona dira; halere, elkarrekin topo egin nahi dute, pertsona moduan topo egin ere.