VIII. Didaktika Topaketa burutu du AEK-k

Azken urteotan ohikoa denez, AEK-ko irakasleek Didaktika Topaketan hartu dute parte, otsaileko lehenengo larunbatean, beren prestakuntza hobetzeko asmoz. Lau saio izan dituzte aukeran, gehienak hizkuntzari lotuak, iaz euskara batuaren 50. urteurrena ospatu zela aprobetxatuta. Hala, besteak beste, hizkuntzaren gaineko lanketa nola egin planteatu da Topaketan: Zer da euskara batua eta nola jokatu beharko genuke? Hizkuntza lantzeko orduan, nola argitu gure zalantzak? Nora jo? Zer da zuzena eta zer ez? Nola landu hizkuntza ikasgelan? Zein paper betetzen dute ikuspegi komunikatiboan gramatikak eta hiztegiak? Galdera horien inguruan hausnartzeko, Euskaltzaindiko Miriam Urkiak eta Andres Alberdik Euskara Batuaren eskuliburua aurkeztu dute, IRALEko Jule Garmendiak hizkuntzaren gaineko kontsulta zerbitzuaren berri eman du, eta BegoƱako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako Roberto Mielgok gramatika eta hizkuntza edukiak gaur egun nola lantzen diren azaldu du. Bestalde, ikastalde baten barruko gatazkak nola bideratu lantzeko aukera ere izan dute bertaratutako irakasleek.