Josu Bergara

bergaraTxiki-txikitatik, musikak ikaragarrizko garrantzia izan du nire bizitzan, eta betidanik iruditu zait interesgarria musikari eta sortzaile berriak ezagutzea. Badira, hala ere, azkenaldian nire bihotzean errotuta geratu diren zenbait disko.
Ruper Ordorika: Dabilen harria (1998)
Hamaika mila aldiz entzun dut. Martin Larralde abestia, bereziki, nire kutunetakoa da. “Larre berdeak, etxe zuri, teila gorriak…”. Sarriren hitzak eta Ruperren ahotsa, gure musikako harribitxia.
Zaz: Zaz (2010)
Isabelle Geffroy abeslariaren ahotsaren distira eta dotorezia ikaragarriak iruditzen zaizkit. Melodikoa, sentikorra eta, aldi berean, erritmoz, bizipozez eta pasioz betea.
Pau Alabajos: Una amable, una trista, una petita pàtria (2011)
Kantautore valentziarrak kanta xume bezain bikainak sortzen ditu, hitz zintzo eta argiekin.