Izaki Gardenak, oskolik gabe

izaki

Talde gasteiztarrak gogotsu hasi du urte berria, Dena Oskol disko berriaren aurkezpen birarekin. Urtarrilean Gasteizen, Bilbon, Oñatin, Gernikan eta Iruñean jo ondoren, otsailerako hainbat kontzertu ditu hitzartuta: 8an, Durangon; 15ean, Ondarroan; eta 22an, Azpeitian. Martxoaren 16an, berriz, Donostian joko dute; eta 17an, Arrasaten. Apirilean, 13an Urretxun; eta 28an, Baigorrin. Agertokietara itzultzeak taldekide aldaketa ekarri die, diskoa grabatu zuen Danilo Foronda (gitarra) ezin izango delako taula gainera igo; haren ordez, taldearen lehenengo diskoak grabatu zituen Joseba B. Lenoirrek astinduko ditu sei sokak. Gasteiztarrek biniloan eta CD formatuan kaleratu dute beren hirugarren lan luzea, baina Erraia Diskoak zigilu sortu berriarekin argitaratzen duten lehenengoa da. Sevillako La Mina estudioan grabatu eta nahasi zituzten, pasa den udan, lana osatzen duten zortzi kantuak, Raul Perezen gidaritzapean.


gurrutxagaJON GURRUTXAGAK CD eta binilo formatuetan kaleratu du Kateak lana (Gaztelupeko Hotsak). Binilozko singleak bi abesti jasotzen ditu (Kateak eta Desitxuratuz, biak Xabi Lasaren hitzekin), eta barruko CDak, berriz, lau (aurreko biak, Unearen oraina eta Wrinkled shirts and jackets). Peio Gorrotxategi soinu teknikariaren Aieka estudioan grabatu ditu kantak, patxadaz, inolako presarik gabe. Kantua zaintzea maite du musikari gipuzkoarrak, eta abestu ez ezik, hainbat instrumentu jo ere  jo du (gitarra akustikoa, bateria, perkusioa eta aho-soinua). Laguntzaileak ere izan ditu: Iñigo Gorritxategi baxuarekin, Patxi Zabaleta gitarra elektrikoarekin, Urbil Artola dobroarekin, Marcos Coll (Los Reyes del KO) aho-soinuarekin eta Peio Gorrotxategi teklatuarekin.

 

 

 

etxeSUPERNOVA
Etxe
EtxEmusika, 2018

Azken lanetako formatu akustikoa alde batera utzita, pop-rockerako bidea hartu du berriz Etxek. Estudioko seigarren lan hau Bilboko TAOM estudioetan ekoitzi eta grabatu du, Jagoba Ormaetxearekin. Diskoa osatzen duten zazpi abestietako bat sortzeko (Arma, tiro, pum!) hainbat euskal kanturen hitzak erabili ditu, euskal musikariak omentzeko eta gazteei ezagutarazteko asmoz. Iban Gurrutxaga, Xabier Barrenetxea eta Iban Larreburu musikariak izan ditu lagun proiektu berri honetan, baita Miren Amuriza ere (Uholdeak kantaren hitzak idatzi ditu bertsolariak).

hasieraHASIERA
Hesian
Baga-Biga, 2018

Duela hamabi urte sortu zen talde nafarra; baina, taldekideek ziklo berri baten hasiera dela sentitzen dutenez, Hasiera izena jarri diote zortzigarren diskoari. Hamar kantu dakartza lan berriak, eta Arbizun, Madrilen, Gironan eta Bartzelonan egin dituzte diskoaren grabazioak. Juan Blasek ekoitzi du lana, Madrilen. Taldeak bere nortasun rockzaleari eutsi dio disko honetan ere, baina ska eta pop doinu dantzagarri eta itsaskorrak ahaztu gabe. Emaitza, denetariko estiloak biltzen dituen CDa, Marta Bellvehik kantu bakoitzerako egindako irudiez osatua.