Egunaren hondarrak

kritikaKazuo Ishiguro
Itzulpena: Amaia Apalauza Ollo/Iñigo Roque Eguzkitza
Elkar, 2018

Egunaren hondarrak aipatuta (jatorrizkoan, ingelesez, The Remains of the Day; gaztelaniaz, Lo que queda del día; eta frantsesez, Les Vestiges du jour), zera gogoratuko duzue askok: Anthony Hopkins, Emma Thompson eta abar agertzen ziren izen bereko filma (James Ivory, 1993). Baina Egunaren hondarrak Kazuo Ishiguro  2017ko Nobel saridunaren lanik esanguratsuenetako bat da, filma estreinatu baino lau urte lehenago idatzia, alegia, 1989an. Euskarazko itzulpena Jokin Zaitegi bekaren laguntzaz egin da, eta, zaila denez, horra irakurtzeko beste motibo bat.
Bitxia-edo bada liburua: jatorri japoniarreko idazle ingeles batek idatzia (ez edonork: Nobel sariaz gain, historiako 50 idazle britainiar onenen artean dago, The Times egunkariaren arabera), ahalik eta jende gehienarengana iristeko helburuaz egin zuen, baina girorik eta garairik ingelesenean kokatuta. Gainera, pertsonaia nagusia maiordomoa da, hau da, irudi ingelesen artean tipikoa.
50eko hamarkadako maiordomo baten gogoetak jasotzen ditu liburuak, sei eguneko (kapituluak beste) bidaian, hainbat konturen gainean: lana, bizitza, aita zena (maiordomoa  hura ere)... Eta, azkenean, ondorioa: zenbat gauzari egin dion uko lana guztiaren gainetik jarri duelako. 
Igor Elordui Etxebarria