Sagardotegiak

sagardoaHemen da sagardo berria!

2018ko sagar uztak eman duena dastatzeko garaia iritsi da. Urte hasiera honetan irekiko dituzte sagardotegietako upelak txotx denboraldia abiatzeko. Sagardo berriari ongi etorria emateko, XXVI. Sagardo Berriaren Eguna antolatu du Sagardoaren Lurraldeak. Aurtengoan, Astigarragako Gartziategi sagardotegian egingo dute lehendabiziko upelaren irekiera ospatzeko ekitaldia, urtarrilaren 16an. Ohi bezala, pertsonaia ezagun bat arduratuko da horretaz. Lerrook izkiriatzerakoan, oraindik ezagutarazi gabea zen haren izena, baina aldizkaria esku artean duzuenerako jakina izango da. Zer dastatua izango dela ziurra da, behintzat: 2018ko uztarekin, 11,78 milioi litro sagardo ekoitzi dituzte, iazko kopuruaren paretsu. Orain, probatzea falta... Txotx!