Ondarea

DOTOREJantzi baserritar, jantzi dotore

Baserritar jantzia du ardatz Donostiako Gero Axular Kultur taldeak abian jarritako #dotorejantzi ekimenak. Helburu du baserritar jantziaren inguruko ezagutza zabaltzea eta erabilera sustatzea, bai eta jantziari merezi duen balioa ematea ere. Taldeak iaz jarri zuen ekimena martxan, San Tomas egunean baserritar jantzien lehiaketa antolatuta. Aurten proiektua zabaldu egin dute, eta, jarduera gehiago antolatzeaz gain, martxan ipini dute gaiari propio eskainitako webgune bat: https://dotorejantzi.geroaxular.eus. Egitasmoaren nondik norakoak eta jarduerak biltzeaz gain, aukera ematen du baserritar jantzien inguruko zalantzak argitzeko. Hala, guneak jasotzen ditu jantziaren atal ezberdinak janzteko aholkuak, edota egin behar direnak eta egin behar ez direnak; guztiak ere, “baserritarrez janztea ez dela mozorrotzea” erakusteko.