Ingurumena

baleaJaponia baleak arrantzatzen hasiko da berriz ere

Aurten, Japoniak Baleen Ehizarako Nazioarteko Batzordea (IWC International Whaling Comission) utzi, eta berriro ere ekingo dio baleak merkataritza helburuekin arrantzatzeari. Iragan abenduan iragarri zuen Japoniako Gobernuak: aurtengo ekainaren 30ean Batzordea utziko dute, eta uztailetik aurrera hasiko dira baleak merkataritzarako arrantzatzen, Japoniako uretan. Hala, muzin egingo dio IWCk baleak salerosteko mundu osoan ezarritako debekuari. Berez, Japoniak 1982an utzi zion merkataritza helburuekin baleak arrantzatzeari. Halere, 1987tik aurrera japoniarrek baleak harrapatu dituzte, helburu zientifikoak aitzakia hartuta. Hemendik aurrera, ordea, ez dute izango ustezko helburu zientifikoen beharrik.