‘Gutuberrak’ websaila, ikusgai

gutuberrak

Etxea galtzeko arriskuan da familia bat eta, behar duen dirua lortzeko, youtuber bilakatzea erabakiko dute senideek. Abiapuntu hori du Gutuberrak euskarazko websailak, errealismoa eta gizarte kritika umore tantekin nahasita. Nomofobikak websaila egin zuen lantalde berak sortu du, Erronka Berriak ekoiztetxeak, hain zuzen, EiTBren partaidetzarekin. Olatz Beobidek zuzendu du, eta, harekin batera, Axen Egaña, Amaia Lizarralde, Nerea Arriola, Ioritz Tapia, Liah Regalado eta Edurne Azkarate aktoreek hartu dute parte. Izaera transmedia du sailak. Horrenbestez, Instagram, Facebook, Twitter, WhatsApp eta Skype ere baliatu dituzte saila eta sailari loturiko edukiak zabaltzeko. Abenduaren 6an hasi ziren eskaintzen, bost astez jarraian astero lau atal sareratuta. Guztiak www.gutuberrak.eus atarian ikus daitezke, edota EiTB Nahieran-en.


ritaTXALO konpainiak Rita antzezlana estreinatuko du urtarrilaren 11n, Aretxabaletan. Willy Russellen testu bat du oinarri lanak: Frank unibertsitateko literatura irakasleari ikasle berria etorriko zaio, Rita ile-apaintzailea. Aparteko bi mundutakoak izanda ere, elkarri zer erakutsi badutela ikasiko dute. Aitziber Garmendiak gorpuztuko du Rita; eta Joseba Apaolazak, Frank. Martin Agirrek euskaratu du testua, eta Begoña Bilbaok zuzendu. Estreinaldiaren ostean, hilaren 13an Lezon eskainiko dute; 18an, Tolosan; 20an, Hondarribian; 25ean, Zumaian; eta 27an, Villabonan.

LABURREAN

URTEA hastearekin batera, martxan dira Zuberoako maskaradak. Aurten, Urdiñarbeko herritarrek egin dituzte, eta, hain justu, Urdiñarben egin zuten lehen saioa, urtarrilaren 6an. Horren ondoren, leku hauetan eskainiko dute: hilaren 13an, Pettarran; 20an, Altzürükün; 27an, Lexantzün; otsailaren 3an, Mendikotan; 10ean, Eskiulan; 17an, Pagolan; 23an, Maulen; martxoaren 3an, Barkoxen; 10ean, Idauze-Mendin; 17an, Garindainen; 24an, Larrainen; 30ean, Alozen; apirilaren 7an, Hokin; 14an, Muskildin; eta, azkenik, 21ean, Urdiñarben berriro ere.

manifestuABENDUAN, lan berria aurkeztu du Beheko Larraine antzerki taldeak, Miren Tirapu buru: Manifestu bat. Tirapu bera da zuzendaria eta aktore bakarra Gaizka Sarasolaren testuan oinarritutako antzezlanean. Bere hileta antolatu duen emakume bat du protagonista nagusi lanak, eta umorea eta kritika batzen ditu. Abenduaren 14an eskaini zuten estreinakoz, Irurtzunen, eta urte berriarekin batera emanaldi gehiago izango dira.