Ander Ederra

kaskoa(Buffalo)

Egia esan, ez da erraza 3 disko aukeratzea. Gustuak aldatu egiten dira bizitzak aurrera egin ahala, baina niri, behintzat, txikitan entzundakoek arrasto handia utzi didate. Aukeratu ditudan lanak, beraz, txikitan asko entzundakoak eta instrumentu bat jotzera bultzatu nautenak dira.
Ry Cooder ā€“ Paradise and Lunch
Etxean bere disko guztiak genituen, baina hauxe dut gustukoena. Blues eta jazz zahar kutsua duten abestiak, musikari bikainak eta soinu oso pertsonala. Hori du niretzat Cooderrek: nortasun handia. Kantu baten hasiera entzun bezain pronto, badakizu bera dela, nahiz eta bluesa, tex-mexa edo kantu kubatar herrikoiak jo.
Emmylou Harris ā€“ Luxury Liner
Aita countryzale amorratua zen, eta Emmylou Harrisen diskoak etengabe entzuten zituen. Ahots hau entzun bezain pronto, ilea lazten zait, ez dakit oroitzapenak etortzen zaizkidalako edo, besterik gabe, ahotsagatik.
Leonard Cohen ā€“ Iā€™m Your Man
Hasiera batean, asko harritu ninduten lan honen soinuak eta produkzioak, ez baitzeukan zerikusirik aurretik egindakoekin. Soinu askoz modernoagoa du, elektrikoagoa, baina, denborarekin, nire disko gogokoena bilakatu zen. Maisulana da, bai konposizio eta konponketa aldetik, baita produkzio aldetik ere.