Punk iluna

arrotzakLurzoru hotzetik

Arrotzak
(Egilea editore, 2018)

                                                  
Zoritxarrez, ezin izan nuen Arrotzak taldearen lehenengo kasetea eskuratu, eta penaz diot, mundu guztiak gomendatzen baitzidan. Orain, talde gipuzkoarraren lehenengo binilozko diskoa esku artean, zalantza barik esan dezaket laudorio haiek guztiak ez zirela gehiegizkoak. Arrotzakekoek punk iluna egiten dute, dramatikoa, bizi-bizia, eta gogora ekartzen ditu halako doinuak jorratu dituzten talde amerikar klasikoak (Wipers da burura datorkidan lehenengoa), baina baita azken urteotan ildo horri jarraitu dioten banda europarrak ere (Masshysteri, Blank Pages, Rotten Mind eta abar). Melodikoak bezain oldarkorrak, indartsuak dira kantak, baina badute tristezia edo malenkonia ukitu bat. Hamar abesti, erdiak euskaraz eta beste erdiak gaztelaniaz, gomendagarriak denak. Ea orain zuzenean ikusteko zoria dugun!

Gotzon Hermosilla