Kepa Altonaga

antonagaHiru libururen aipua egingo dut lerrootan, AIZU! aldizkariaren gonbit abegitsuari erantzunez. Aurton irakurri ditudanen artean egin dut aukeraketa.
Lehenengoa (Arantxa Iturberen Koadernoa zuri) irakurri dudan azkenekoa da, izatez: orrialde gutxitan, eta esaldi motz eta zorrotzen bitartez, ahizpa biren eta haien ama larderiatsuaren istorioan murgilduko zaitu egileak. Liburu gustagarria da, eta, egia esateko, hazi egiten da irakurle txokoan Arantxa Iturberen azalpenak entzundakoan.
Santa familia komikia da bigarrena, Eider Rodriguezen eta Julen Ribasen elkarlana, Euskadi Saria irabazi duena. Gauza maitagarria. Umorea eta ironia darizkio orrialde batean bai eta hurrengoan ere, eta gozamen bikoitza eragiten du, irakurketa grafikoa baituzu ohiko letrarik letrako irakurketarekin batera.
Atzekoz aurrera noalarik, Nikos Kazantzakisen Alexis Zorbaren hitzak eta egintzak ekarri gura dut hona. Ezin ederragoa iruditu zait. Luis Berrizbeitiarena da itzulpena.