Ordu aldaketa kenduko al zenukete?

 

 

 

ikamika

Udaberriko eta udazkeneko ordu aldaketek urtero eragiten dute eztabaida, balizko onurak eta kalteak direla eta. Aurtengo urrikoa askoz polemikoagoa izan da, Europako Batzordeak proposatu duelako ordu aldaketa bertan behera uztea.  Batzordeak berak egindako ikerketa baten arabera, europarren % 84 ordua aldatzearen aurka daude. Gainera, Europako herrialde gehienak ados agertu dira erabakiarekin. Hasiera batean, 2019an kendu nahi zuten ordu aldaketa, baina 2021era atzeratu dute epea, hainbat arrazoi tarteko; batez ere, teknikoak: sektore askotan, denbora beharko dute sistema informatikoak egoera berrira egokitzeko. Horregatik, ikerketa gehiago egiteko asmoa agertu du Europako Batasunak. Ordu aldaketa bertan behera uztearen alde ala kontra zaudete? Eta, hala egitekotan, zer nahiago duzue: neguko ordutegia ala udakoa?  Lasarte-Oriako Muntteri AEK euskaltegiko arratsaldeko A2 mailako taldea

1. Rikardo Carvalho
Ordu aldaketa beharrezkoa dugu, ordu aldaketarekin ondo sentitzen naizelako. Gainera, udan oporretara joaten garenean, egunak luzeagoak dira, eta gehiago aprobetxatzen ditugu. Nahiz eta neguan egunak motzagoak izan, ondo moldatzen naiz.


2. Mikel Novas
Ordu aldaketarekin ados gaude, ez digu eragiten, txandaka lan egiten dugulako. Uste dugu jendeari gustatuko litzaiokeela argia ordu gehiagoz aprobetxatzea, eta ados dagoela ordu aldaketarekin.


3. Marc Bages
Udako ordutegia hobea da, egunak luzeak direlako, gauza asko egiten ditugulako, argia aurrezten dugulako, eta D bitamina gehiago hartzen dugulako. Neguan, aldiz, egunak motzak dira, argia lehenago piztu behar dugu, egunak tristeagoak dira, eta lanetik irtendakoan ilun dago. Udako ordutegia asko gustatzen zaigu, hemen negua oso gogorra eta luzea delako.


4. Edison Fernandez
Neguko ordutegia hobea da, energia aurrezten delako eta lo gehiago egiten dugulako. Gainera, adituek esan dute ordutegi hau bestea baino hobea dela.


5. Marta Gutierrez
Ordu aldaketa ondo dago, mantendu egingo nuke. Udan, egunak luzeagoak dira, eta gauza gehiago egiten ditugu. Egunak argitsuagoak dira. Gainera, jendearekin gehiago disfrutatzen dugu, eta ohera beranduago joaten gara.


6. Isabel Torres
Udazkeneko ordutegia gustatzen zaigu gehiago, udaberrian eta udan argi gehiago daukagulako. Ordutegi hau betiko utziko genuke, ez dugu ordua gehiago aldatu nahi.