Ugaitz Agirre

ugaitzLiburu kutun batean pentsatzen jartzen banaiz, zalantza handirik gabe Franz Kafkaren Metamorfosia (Erein, 2016) izango litzateke aukeratua. Motibo barik zomorro bihurtzen den pertsonaia protagonista izateak erakarri ninduen, eta, irakurri ostean, nire liburu kutunen artean dago.
Bestelako arrazoi batzuek bultzatu naute, berriki, Albert Camusen Izurria (Ibaizabal, 1992) irakurtzera. Halere, agian nire ustekaberako, erraz kutsatu nau 194..(e)ko Oraneko atmosferak, eta, amaierara arte, hiritik ezin irtenda ibili naiz.
Aurrekoaren ildo beretik, duela ez asko irakurri nuen IƱaki Aldekoaren 68ko Belaunaldia. Politika, kultura eta beste mamu batzuk (Utrisque Vasconiae, 2015). Oso era atseginean, belaunaldi historiko haren kezkak, motibazioak, gatazkak eta utopiak bistaratzen ditu, eta garai hari buruz interesa edota kuriositatea duen edonori gomendatuko nioke.