Mastodon sare sozial librea, euskaraz

mastodon

Euskaldunok euskaraz saretzeko aukera emango du Mastodon.eus-ek, Mastodon sare sozialaren euskal instantziak. Twitterren antzekoa da Mastodon, baina hura ez bezala, software librea da, eta sare deszentralizatu moduan eraikia dago. Hots, ez dago enpresa baten esku, eta, ondorioz, komunitateak berak erabakitzen ditu datuen kudeaketa, pribatutasuna eta erabilera arauak. Iragarkirik ere ez du. Hainbaten elkarlanetik jaio da Mastodon.eus: Puntueus eta Azkue fundazioak, Iametza eta Dinahosting enpresak, Talaios kooperatiba, eta zenbait norbanako eta aktibista. Saretutako milaka instantzia edo zerbitzari daude Mastodonen, eta Mastodon.eus horietako bat da. Euskaraz dago, eta erabilera erraza du: txio modukoak dira mezuak (ingelesez, toot; euskaraz, zehazteke dute izena), eta gehienez 500 karaktere izan ditzakete. Hori bai, lehenik erregistratu egin behar da mastodon.eus-en. Gainera, kaixo.mastodon.eus gunea ere sortu dute, zalantzak argitzeko eta oinarrizko informazioa emateko.


 

izendegiaEUSKAL IZENAK batu eta haiei buruzko informazioa eskaintzen du Euskal Izendegiak, Arabyte ekimenak sakelakoetarako sorturiko aplikazioak. Neska eta mutilentzako euskarazko izenak jasotzen ditu, baita haien esanahia eta jatorria ere, beste zenbait estatistikarekin batera: izen jakin bat zenbat lagunek duten Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan; izenen bilakaera azken lau urtean; aukeratutako izena dutenen batez besteko adina; edota, INE Espainiako Estatistika Institutuaren datuen arabera, aukeratutako izena dutenen kopurua Espainian. Android sistema darabilten sakelakoetan baino ezin da baliatu. Doakoa da, eta Google Playn eskura daiteke.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

LABURREAN

EUmendiakSKAL HERRIKO 100 Mendi Ederrenak izeneko egitasmoa gauzatu ostean, proiektuak emandakoa sarean jarri dute Eibarko Klub Deportibo elkarteko zenbait mendizalek, Julian Etxeberriak, Andoni Zendoiak eta Angel Treviñok, hain zuzen, Roberto Larrañagaren eta Mikel Lizarriturriren laguntzarekin. Euskal Herriko 100 mendirik ederrenak, haien ustez, igo dituzte azken bi urteetan, eta ibilaldi horiei buruzko nondik norakoak bildu eta sareratu dituzte. Mendi bakoitzak bere informazio fitxa dauka: ibilbidearen tracka, argazkiak, kontu praktikoak, inguruan bazkaltzeko toki ederrenak... Guztiak www.deporeibar.com/mendi-ederrenak helbidean daude kontsultagai.

tokikomTOKIKOM tokiko komunikabideen bateraguneak bere plataforma digitalaren bertsio berria jarri du martxan, gailu mugikorrak helburu. Tokikomeko kide diren hedabideen edizio digitalak egiteko tresnaren bertsio berriari esker, errazagoa izango da edukiak gailu mugikorretatik sortzea eta kontsumitzea. Izan ere, Tokikomeko kideen webguneetako trafikoaren % 66 baino gehiago halako trepeetatik dator; gero eta handiagoa da, gainera. Plataforma berriari esker, sakelakoetan hobeto ikusi ahal izango dira edukiak. Multimedia edukiaren karga eta bisualizazioa ere azkartu egin da. Codesyntax enpresa arduratu da plataforma eraberritzeaz. Goiena taldea dagoeneko hasi da plataforma erabiltzen, baina urtarrilaren amaierarako 17 hedabide izatea aurreikusi dute.