Austria

007James Bondi eskainitako museoa, 3.000 metroko garaieran

Udatik zabalik da, Austriako Alpeetako Gaislachkogl mendiaren tontorrean, 007 Elements, James Bondi eskainitako museoa. 3.038 metroko altueran dago, eta zinemak emandako agente sekretu ezagunena, 007 agentea, du protagonista. James Bonden 27 filmak oinarri, haietako ondare guztia “bizitzeko” aukera ematen dute museoko bederatzi aretoek. Horretarako, pantailak eta teknologia interaktiboa baliatzen dituzte. Horrez gain, James Bonden pelikuletako zenbait objektu ezagun ere ikus daitezke. Esaterako, Sean Conneryk Goldfinger (1964) filmean erabilitako urrezko pistola, edota Spectre pelikulan (2015) agertzen den Jaguar C-X75 autoa. Hain justu, Spectre filmak zuzeneko zerikusia du museo zabaldu berriarekin. Ice IQ izeneko jatetxearen ondoan dago museoa, eta jatetxea zein inguruak film horretan agertu ziren. James Bonden pelikuletako gaizkileen gordelekuen itxura du museoak, eta, esan bezala 3.038metroko garaieran dagoenez, funikularrean soilik bertara daiteke.