Zientzia

parker‘Parker’ zunda eguzkira bidean da

Abuztuaren 12an Delta IV Heavy suzirian jaurti zutenetik, eguzkira bidean da Parker zunda. NASA Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziak igorria, eguzkira gehien gerturatuko den zunda izango da. Lurretik 150 milioi kilometrora dago eguzkia, eta izarraren lurrazaletik 6,1 milioi kilometrora hurbilduko da. Ondo bidean, 2025ean iritsiko da distantzia horretara. Bitartean, 24 aldiz orbitatuko du ekiaren inguruan, pixkanaka hurreratuz. Hainbeste gerturatzeko, material bereziekin eraiki dute. Muturreko beroari aurre egiteko babes bereziak ditu, barneko tresnak salbu izan daitezen. Parker zundari esker, eguzkia hobetu ezagutu ahal izango dute zientzialariek. Besteak beste, argitu nahi dute eguzkiaren koroaren eta lurrazalaren arteko tenperatura aldearen zergatia. Izan ere, eguzkiaren koroa milioi bat gradura baino gehiagora dago, eta lurrazala, berriz, 6.000 gradura. Horrekin batera, eguzki haizeak eta eguzki ekaitzak ikertzeko balio izango du Parker-en lanak.