Ikastolak

oinezAltsasun izango da aurtengo Nafarroa Oinez

IƱigo Aritza ikastolak antolatuta, urriaren 21ean egingo da Nafarroa Oinez, Altsasun. Bizi leloaz ospatuko du jaia Altsasukoak ez ezik, Urdiain, Olazti eta Ziordiako haurrak ere jasotzen dituen ikastolak. Hainbat helburu izango ditu aurtengo hitzorduak. Hasteko, ikastolaren hastapenetan sortutako azpiegiturak zaharberritzeko baliabideak lortzea. Horrekin batera, ikastolaren hezkuntza eredua sendotzea eta zabaltzea, euskara eskolan nahiz kalean ezagut eta erabil dadin. Baita jai inklusiboa egitea ere, hau da, antolatzen diren ekitaldi eta jarduera guztiak inklusiboak izatea. Laugarren aldiz antolatuko du Altsasuko ikastolak Nafarroako ikastolen aldeko jaia; besteak beste, lehen Nafarroa Oinez antolatu zuen, Etxarri Aranazkoarekin elkarlanean. Aurtengo jaiari buruzko xehetasun guztiak www.nafarroaoinez.eus gunean daude ikusgai.