Bertsolaritza

xilabaTaldeka jokatuko dute Xilaba txapelketa

Udazkenean jokatuko da Ipar Euskal Herriko Xilaba bertso txapelketa, eta, 2008an sortu zutenetik lehenengoz, taldekakoa izango da. Bi urtetik behin jokatzen dute Xilaba, eta aurten, gogoeta prozesu baten ostean, formula aldatzea erabaki dute: banaka barik, taldeka jokatuko da. Modu horretan, bertso eskolatik taula gainerako bidean lagungarri izatea espero du Bertsolarien Lagunak elkarteak, txapelketaren antolatzaileak, hain zuzen. Dena dela, bakarkako formula ez da bazterrean utziko. Antolatzaileen asmoa da bi txapelketa moldeak tartekatzea: bakarkako eta taldekako txapelketak txandakatuko dituzte; hartara, 2020koa banakakoa izango da. Urriaren 12an hasiko da 2018ko Xilaba, eta abenduan amaituko. Guztira, Zuberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko 43 bertsolarik eta 15 bat gai jartzailek parte hartuko dute, 11 taldetan banatuta.