Euskara

kafeantzokiaGasteiz Antzokiak eta Euskararen Etxeak badute kokalekua

Luze joandako negoziazioaren ostean, Gasteizko Udalak eta hiriko euskalgintzako eragileek Gasteizko Antzokiaren eta Euskararen Etxearen kokapena adostu zuten, iragan uztailean: Errementari kaleko Ruiz de Bergara jauregia. Ordura arte, Udalak beste leku batean jartzeko asmoa zuen, Eskoriatza-Eskibel jauregiaren etxadian, hain zuzen. Halaxe proposatu zuen 2016ko uztailean, baina ez zuen adostasunik lortu. Izan ere, Auzolana pilotalekua eraistea eragin zezakeela eta, zalantza handiak piztu zituen Gasteizko hainbat eragileren artean. Orain, ordea, akordioa lortu dute Udalak eta euskalgintzako eragileek. Udala da Ruiz de Bergara jauregiaren jabea, eta 1.300 metro koadro ditu eraikinak. Udalaren asmoa da proiektua urtea amaitu baino lehen ateratzea lehiaketa publikora, eta lanak legealdia amaitu baino lehen esleitzea. Ondo bidean, 2021. urterako izan daiteke prest Gasteizko Euskararen Etxe berria, Alea aldizkarian jaso dutenez.