Lekukoa prest 21. Korrikari ekiteko

gorritiAsier Amondo Korrika arduradunak uztailean egin zion bisita Juan Gorriti eskultore, zurgin eta margolari nafarrari, Korrikako lekukoa 21. ediziorako presta dezan. Lekukoak 2019ko udaberrian zeharkatuko du Euskal Herria, euskararen aldeko ekitaldi handienean parte hartuko dutenek eskuz esku eramanda. Gorriti Korrikako lekukoa sortu zuen Remigio Mendiburu eskultorearen dizipulua izan zen.