Ekarri laguna euskaltegira!

AEK-k 2018/19 ikasturterako matrikula bat zozkatuko du ikasleek proposatzen dituzten lagun guztien artean. AEK-ko ikaslea denak, euskara ikasi nahi duen lagunik baldin badauka, nahi adina lagun proposa dezake, AEKren webgunean dagoen galdetegia beteta. AEK-ko ikaslea ez denak, berriz, bertako ikasleren bat ezagutzen badu, eska diezaioke galdetegia betetzeko eta bere izena proposatzeko. Esan bezala, jasotzen diren izen guztien artean, 2018/19 ikasturterako matrikula bat zozkatuko da. Aldi berean, sariduna gonbidatu duen ikasleak % 50eko beherapena izango du ikasturte horretako bere matrikulan. Proposamenak irailaren 22ra arte jasoko dira, www.aek.eus webgunean, eta saridunen izenak irailaren 27an emango dira ezagutzera.