Durangaldeko AEK-koak Urdaibai aldean

urdaibaiDurangaldeko AEK-k antolatuta, ibilaldi ederra osatu zuten bertako ikasleek eta irakasleek Urdaibai aldean. Begiak gozatzeko ez ezik, inguruko historia, istorio eta kondairak entzuteko parada ere izan zuten , Urdaibaion elkarteko Doro Zobaranek “maisuki, fresko eta euskara ederrean kontatuta”. Osteraren amaiera aldera, Zobaranek gitarra hartu zuen, eta guztiek izan zuten abestiak entzuteko eta kantatzeko aukera. Gainera, ibilbidearen helmuga Gernika izan arren, itsasontzia Mundakako portura eroan beharra zegoela aprobetxatuta, ikasle batzuek “gidari lanetan" jardun ahal izan zuten. Hala, “ekitaldi polita eta gomendagarria” iruditu zitzaien Durangaldeko AEK-ko ikasleei eta irakasleei.