Andoni Iribar

kaskoak(Ostabe)

Quaoar - Dreamers.Dreaming: lehenengo aldiz entzun eta gutxira, baneukan haien azkenengo diskoa etxean. Bilbo Hiria pop-rock lehiaketaren 24. edizioko txapeldun bilbotar hauek, grunge, hard rock, stoner eta antzeko estiloak nahastuta, 'errusiar mendi' batean sartzen zaituzte hasieratik bukaerara.
Haxotz - Letaginak: zenbat eta gehiago entzun, orduan eta gehiago gustatu zaidan disko honetan, hard ukitu nabariagoak aurkitzen dira, aurreko diskoekin alderatuta; gainera, hitzak ere oso aipagarriak dira (musikarik gabe ere irakurtzeko modukoak ). Bizkaian euskarazko abestiak lantzen dituzten talde amateur nabarmengarrienen artean sailkatzen dut Bilboko talde hau.
Blanco y en Botella - Vol. II: taldeak osorik eginiko disko honetan (grabaketa, diseinua...), rock&roll klasikoaren doinuak nabarmentzen dira. Aurreko diskoaren garapena dakarte zornotzarrek, beste era batean esanda: Vol. II.