Gerezi Garaia

gereziBelatz
Txalaparta, 2018

Oraingoan, komiki bat ekarri dugu txoko honetara. Eskertuko dute bai euskal letretara jauzia eman guran dabiltzan hainbat euskara ikaslek bai komikizaleek. Izan ere, zoritxarrez, helduentzako komiki gutxi argitaratzen dira euskaraz, eta pena da, zeren eta oso modu ona baita ikasleak euskal literaturan murgiltzeko. Halere, izan badira, eta, nahi izatera, edozeinek du haien berri komikipedia.eus atarian. Badira, beraz, eta argia ikusi dute denbora gutxian hainbat harribitxik. Esate baterako: Eusklaboak (Asisko. Gureberriak, 2017), Maitasuna zailegia da (Andrés Guerrero; itzultzailea, Joseba Santxo. Begiko, 2018) edo Zubigileak (Alfonso Zapico; itzultzailea, Bego Montorio. Astiberri, 2018).
Harribitxi horietako bat da, duda barik, lerrootara ekarritako Mikel Santos Belatz-en Gerezi garaia, Lucio Urtubiaren bizitzari buruzko eleberri grafikoa. Nork ez du izan, honezkero, Lucio Urtubia borrokalari anarkista cascantearraren berri? Hark egindakoak lehenagotik ezagutzen ditugu, baina liburu honetan hori baino askoz gehiago topatuko dugu: haren bizitza osoa jasotzen da bertan, ume-umetatik gaur egunera. Luciok Amaiari kontatzen dio bere bizitza, karrera bukaerako lana cascantearraren historia idatziz egin nahi duen herrikide gazteari.

Igor Elordui Etxebarria