Olatz Cuevas

cuevas(Nogel)

Extremoduro: Yo, minorĂ­a absoluta
Talde honen edozein abesti iruditzen zait aproposa zerbait egin behar dudanean martxan jartzeko edo, musikaz gozatu nahi izanez gero, lasai eseri eta entzuten jartzeko. Rock autentikoa, poesiaz beteriko letra sakonekin. Etxean, txikitatik entzuten genuen Extremadurako taldearen musika, baina esan daiteke disko honek bultzatu ninduela gaztaroan Extremoduroren musika gehiago ezagutzera.
Gatibu: Zuzenean bizitzeko gogoa
2009ko udaran Euskal Herriko oholtzetan zuzenean grabatutako abestien bilduma honek nahi gabe eramaten zaitu taldearen kontzertu batera. Ziur naiz Gatiburen abestiak gustuko dituen edozeinek disko hau ere gustuko izango duela.
Iseo & Dodosound: Roots in the Air
Reggae eta dub soinuak nahasten dituen talde nafar hau 2017ko udan ezagutu nuen, eta, harrezkero, ezin diot entzuteari utzi urte hartan bertan kaleratu zuten diskoa. Dodosounden baseak, Iseoren ahotsa eta lau haize instrumentuz osaturiko The Mousehunters bandaren jazz soinuak dira disko honen xarma.