Hizkuntza gutxituak

galesUztailaren 4an abiatuko da galesaren aldeko Ras yr iaith lasterketa

Antxintxika, galesaren alde. Halaxe ibiliko dira, uztailaren 4tik 6ra, Galesen, Korrikan oinarritutako Ras yr iaith lasterketan. 2014an egin zuten lehenengoz, eta aurtengoa hirugarren aldia izango da, bi urtetik behin egiten baitute. Wrexham herritik (Wrecsam, galesez) abiatuko da, eta Caerphilly herrian (galesez, Caerffili) amaituko, Cardiff (Caerdydd) hiriburutik gertu. Aurreko edizioetan bezala, soilik herriguneetan egingo dute lasterka: korrikalarien segurtasuna bermatzearren, galesaren lekukoa autoz garraiatzen dute ibilbideko herrien artean. Moduak, baina, gutxienekoa dira; helburua da garrantzitsuena: galesaren alde egitea. Lasterketari buruzko informazio gehiago nahi duenak, edota laguntzeko aukerak ezagutu nahi dituenak, http://rasyriaith.cymru/ atarian topatuko du modua.