Gizartea

transexualOMEk gaixotasun mentalen zerrendatik atera du transexualitatea

Orain artean, buruko gaitzat jotzen zuen OME Osasunaren Mundu Erakundeak transexualitatea, erakundeak berak aldiro egiten duen Eritasunen Nazioarteko Sailkapenean. Eritasunen Nazioarteko Sailkapenaren 10. edizioa, 1990etik indarrean, gaurkotu egin du OMEk. Oraingoan, 11.enean, genero nahasmendutzat jo du, eta sexu osasunarekin loturiko zerrendan paratu. LGTBI mugimendua aspalditik eskatzen ari da transexualitatea ez hartzeko patologiatzat (homosexualitatea, esaterako, 1990an atera zuten sailkapenetik). Alde horretatik, aurrerapausoa izango da egungo sailkapena, 2022an sartuko dena indarrean. Nolanahi ere, genero nahasmendutzat joko denez, urratsa ez da erabatekoa. Horixe nabarmendu du, esaterako, Bea Sever Chrysallis Euskal Herriko ume transexualen familien elkartearen bozeramaileak Berria kazetan: “Aurrerapausoa iruditzen zaigu, txikia; gure helburua zerrenda horretatik ateratzea da”.