Zer iruditzen zaizu bisitariek sarrera ordaintzea Baionako festetan?

ikamika

Aurtengo udan Baionako festetara (uztailaren 25etik 29ra) hurbiltzen diren bisitariei sarrera kobratuko zaie, asteburuan. Hala erabaki du Baionako udal gobernuak, jaietako segurtasun neurrien gastu handiari aurre egiteko asmoz. Izan ere, 2015eko uztailaren 14an Nizan izandako atentatuaren ondoren, segurtasun neurri zorrotzak ezarri zituen Frantziako Gobernuak jai eremuetarako. Horrek asko handitu du aurrekontua, eta, Jean Rene Etxegarai Baionako auzapezaren aburuz, ez da bidezkoa hiriak bere gain hartzea guztia. Erabakiak ika-mika sortu du, eta oposizioko alderdiak kontra mintzatu dira. Erabakiaren aurka azaldu da, halaber, Baionako peƱen elkartea, jaien espirituan eragingo duelako eta festazaleak kontsumitzaile huts bihurtzeko arriskua izanen delako. Zer egingo duzue zuek? Ordainduko duzue jaietara joateko? Itsasuko AEK gau eskolako A2 mailako taldea

1. Elixabet
Ez naiz ados Baionako bestetako sarrera ordaintzearekin, jaien izaera aldatuko duelako. Laster, ez da fitsik urririk izanen! Emeki-emeki, eremu publikoa ordainpekoa bihurtzen ari da. Uste dut jadanik anitz zerga pagatzen ditugula. Beraz, zergatik ez loto bat antolatu segurtasuna pagatzeko?
2. Sabine
Aurten, Baionako auzapezak erabaki du bestetan sarrera pagaraztea, antolaketa gastuak gero eta handiagoak direlako. Atentatu arriskuarengatik beharrezkoa da segurtasun neurriak hartzea. Ostegunean, sarrera urririk izanen da, baina ostiraletik aurrera 7 euroko prezioa eskatuko da. Batzuen ustez, karioegi da, batez ere egun bakar batean joan nahi dutenentzat; nik, ordea, pertsonalki, 2 euroko sarrera pagatzea onartuko nuke.
3. Mayie
Hastapenean pentsatzen nuen ez zela ontsa ordaintzea Baionako bestetan, baina bizilagunentzat lasaigarria da segurtasuna ukaitea. Bistan da jendea babestu egin beharko dela, baina nola? Polizia gehiago ezarrita? Nik ez dakit! Arriskua eta lanjerra beti izanen dira hor!
Hala ere, pagatu behar baldin bada, zergatik ez dute egiten egun bateko sarrera, hiru egunekoa beharrean? Dena den, nire ustez, haurrek ez lukete inoiz pagatu behar.
4. Manu
Ez naiz ados sarrera pagatzearekin. Betidanik, Baionako bestak dohainik izan dira. Orain, bestetara joateko, dena pagatu behar dugu: autobusa, sarrera eta abar. Besta egitea luxua bilakatzen da. Pentsatzen dut herriko etxeak nahi duela jende gutxiago etortzea, segurtasuna errazteko. Baina konponbidea izan daiteke besta eremuak mugatzea Baionan, adibidez.
5. Kristian
Nizan izandako atentatuak bezalakoak saihesteko, Baionako herriko etxeak, baita Frantziako Gobernuak ere, segurtasun neurri zorrotzak hartzea erabaki dute. Kontua da Baionako auzapeza erdia besterik pagatzeko prest dela. Beraz, oposiziokoekin mintzatu eta gero erabaki dute 7 euroko sarrera ezartzea, gastuak estaltzeko. Nire aburuz, horrek jaien izaeran eraginen du; aski litzateke 2 euroko sarrera batekin.