Mila Salterain

salterainAlexis Zorbaren hitzak eta egintzak (Nikos Kazantzakis/Itzul., Luis Berrizbeitia)
 Idazle gazte batek Alexis Zorba mazedoniarra ezagutu du. Bien arteko solas, abentura eta eztabaida mamitsuak atsegin eta jakitate iturri agorrezinak dira irakurlearentzat.
Beste eguzkia (Itziar Madina)
Iraganak eta orainak bat egiten dute Akebehere izeneko herritxoan, eta halabeharrak elkartu ditu bertako biztanle izandakoak eta herri hustua eraldatu nahi duen enpresaren aurkako okupak.
Gaueko zaintzailea (Julen Belamuno)
Erretiratu aurreko gauean, enpresa bateko gau zaintzaileak gogora dakartza uztera doan lantokiko hainbat oroitzapen, bai eta bertan bizi izandako misterio bat ere.
Mitrabaneko koba. Nepaleko ipuina (Itzul., Mikel Azkarraga)
Abereen herrialdean badira legeak eta lege urraketak. Abereen jakituriari buruzko ipuin bitxia. Haurren eta nagusien gozamenerako.
Pendrive (Arrate Mardaras)
Historiako hainbat garaitan girotutako sei maitasun istorio, gehi jaberik gabeko pendrive bati buruzko burutazioak.