Gotzon Hermosillaren lehen ipuin bilduma kalean

hermosilla

Gaur galtzea tokatzen da, eta beste istorio batzuk (Elkar) du izenburu Gotzon Hermosillak (Barakaldo, 1966) fikziozko lanekin bakarka osatu duen lehen liburuak. Bi ipuin mota batu ditu argitalpen berean. Batetik, taberna-zuloko istorioak: gauean noraezean irten eta lokal jakin batzuetara jotzea, zer harrapatuko. Bestetik, han eta hemen giroturiko narrazioak: Guardia Zibilaren zanpaketa gerraosteko Galizian, 60ko hamarkadan Euskal Herrian grebak zapuzteko eskirol gisa kontrataturiko migratzaileen kontuak, Meatzaldeko industrializazioko lan baldintza gogorrak, Txina urrunean kokaturiko kontakizun miresgarriak… Hermosilla Berria egunkariko kazetaria eta AIZU! aldizkariko Belarrion ataleko kolaboratzailea da, eta beste liburu batzuk ere kaleratu ditu: Road movie bidaia kronika (Alberdania, 2002), Ramones, familia maitagarria (Paper hotsak, 2005) eta Idoloak akatu genituenekoa punk giroko ipuin bilduma kolektiboa (Barnezomorro, 2016).


gonzalezERREKA HAIZEA (Susa) liburua kaleratu berri du Sonia Gonzalezek, egunerokotasuneko bizipenetatik abiatuta idatzia. Gai askori buruzko testu laburrez osatu du argitalpena, munduari buruzko ikuspegi kritikoa eskaintzeko. Politika du hizpide, baina zentzu zabalean hartuta, arlo pribatuan gertatzen dena ere politikoa delakoan, politikak bizitzaren arlo guztiak bustitzen baititu. Egunerokotasuna, hortaz, politikoa dela erakusten digu egileak orriotan, eta bizipen konpartituek bihurtzen dutela pertsonala kolektibo. Egileak bizitzaren arrakalak disekzionatu ditu, eta zirrikituetan ezkutatzen diren sakoneko desberdintasunak eta ezin esanak azaleratu. Minaren geografia izan liteke saiakera hau, edo bizitzarena berarena.

llaL.A.A.
Maixa Zugasti
Algaida, 2018

Donostian kokaturiko thriller psikologiko honek idazleari jazotako gertaera hunkigarri batzuk ditu abiapuntu, duela hainbat urte emakume batek laguntza eskatu zionean. Senarraren jipoiak eragindako ubelduz beteta etorri zitzaion, heriotza mehatxua jasota. Hala, orri hauetan, maitasun istorioa dirudiena beldurrezko kontakizun bihurtuko da. Gezurra, izua, mendekua eta ankerkeria ohikoak izango dira, harik eta nor bere bakardadea gainditzera ausartuko den arte.

iruñekoIRUÑEKO HISTORIA
Hainbat egile
Pamiela, 2018

Liburu honen helburu nagusia da Iruñeko historiaren bilakaera aztertzea, hainbat jakintza arlo eta ikuspuntutatik begiratuta. Historiari buruzko artikulu sorta honetan, aztergai dira geografia, hiriaren bilakaera politikoa, gizartearen egitura, kulturaren garapena eta hizkuntza. Izan ere, faktore horiek guztiek garrantzi handia izan dute Iruñearen bilakabidean, aldi historiko guztietan. Hainbat ikerlarik eta adituk hartu dute parte lanaren osaketan.