Mila boz ahots bakarrean

musika

11 euskal kantu, eta 1.000 musikari. Mila musikari talde bakarrean, denak batera kantu horiek jotzen eta abesten. Ez da erronka makala Esker1000 egitasmoak ezarritakoa! Euskal Irratiek abiarazi dute ekimena, euskal rockari omenaldia egiteko asmoz. Euskal Herri osoko musikariak (profesionalak eta amateurrak), musika joz, euskaraz abestuz, erronka euskaraz eraikiz, euskal musika hedatzeko eta ezagutzera emateko ekintzan. Hitzordu nagusia, mila lagun bilduko dituen kontzertua, 2019an izango da. Alta2, epeka gauzatuko da egitasmoa. Heldu den ekainaren 30ean, ElgarRock egingo dute Ipar Euskal Herrian, EHZ jaialdiaren parte hartzearekin, “egun bat elgarrekin ematea” xede. 2020an ere jarraituko du egitasmoak, euskal diasporara zabalduta. Epe horretan, euskal rockari buruzko ikus-entzunezkoa ere egingo dute. Desafioa bota dute. Orain, parte hartzaileak lortu behar: www.esker-1000.eus gunean eman daiteke izena. Gonbita egina dago. Beraz, ekin, Euskal Herrin rock&rolling!