Sare sozialak

eguraldiaEguraldi onarekin, mezu alaiagoak

Uste zabaldua da: eguraldia nolakoa, aldartea halakoa. Usteak egiatik baduela ondorioztatu dute Madrileko (Espainia) Carlos III. Unibertsitateko eta MIT Massachusettseko Teknologia Institutuko (AEB) ikertzaileek. Bai, behintzat, sare sozialetan, Plos One aldizkarian kaleratu duten ikerketaren arabera. Agidanez, eguraldi onarekin, mezu alaiagoak zabaltzen ditu jendeak. 2009tik 2016ra bitartean AEBetako 75 metropoli-barrutietako milioika lagunek Facebook eta Twitterren argitaraturiko 3.500 milioi aipamen aztertu dituzte ikertzaileek; zehazki, aipamenotan adierazitako sentipenak. Ikertzaileen ustez, “eguraldiak eragina du gure adierazteko moduan”. Ez bakarrik eguraldia ona denean. Ikerketan jaso dutenez, etorkizunean klimak okerrera egingo balu, gizakion aldarteak ere berdin egingo luke. Halakorik gertatuz gero, herri jakintzari egin beharko kasu berriro ere. Izan ere, esaera zaharrak dioenez, Gibel ekaitzari, bular aldi onari.