Sariak

nobelLiteratura Nobel saririk ez da izango aurten

Suediako Akademiak ez du Literatura Nobel saririk emango aurten. 1901ean saria banatzen hasi zirenetik, zortzigarren aldiz utziko dute eman gabe. Aurreko zazpiak I. eta II. Mundu Gerren ondorioz ez zituen eman: 1914., 1918., 1940., 1941., 1942. eta 1943. urteetan, zehazki. Oraingoan, baina, ez du gerrarekin zerikusirik, baizik eta irabazlea izendatzeaz arduratzen den taldearen inguruan sorturiko eskandalu batekin. Izan ere, azkenaldian, sexu jazarpen kasuak atera dira argitara, baita irabazlearen izenen filtrazioak ere. Hori dela eta, Literatura Nobel sariaren epaimahaia osatzen duten hemezortzi lagunetatik zortzik dimisioa aurkeztu dute. Ondorioz, Suediako Akademiak erabaki du saririk ez banatzea, akademia bera ahulduta geratu delakoan, eta sinesgarritasuna galdu duelakoan. Era berean, Akademia erreformatzeko asmoa ere agertu dute. Hori bai, eskandaluak ez die eragingo gainerako arloetako Nobel sariei, eta banatu egingo dira. Gainera, 2019an, Literatura Nobel sari bakarra beharrean, bi banatuko dituzte: 2019koa eta 2018. urtekoa.