Musika

abbaAbba taldeak abesti berriak sortuko ditu

Taldea desegin eta 36 urtera, bueltan da Abba taldea, 70eko eta 80ko hamarraldietan ez ezik, ondorengoetan ere dantzalekuak astindu izan dituen talde suediarra. Agnetha Fältskog, Benny Andersson, Blörn Ulvaeus eta Anni-Frid Lyngstad taldekideek jakinarazi dutenez, bi abesti berri grabatuko dituzte (dagoeneko erregistratuta dituzte). Bietako bat, I Still Have Faith In You izenekoa, datorren abenduan eskainiko dute, NBC eta BBC kateek ekoitzitako programa berezi batean. Hori bai, ez dute beraiek abestuko, beren bertsio digitalek baizik. ABBA avatar tour izeneko birak batu ditu berriro taldekideak. Ikuskizun horretan, taldekideen kopia digitalek taldearen abestiak kantatuko dituzte. Oraindik ez dute zehaztu noiz abiatuko den bira, baina, The Times egunkariaren arabera, 2019an edo 2020an izango da. Bira hori izan da Abbakoen aitzakia berriro ere estudioan sartzeko. Izango al dute abesti berriek zaharren arrakasta bera?