Ingurumena

turistakUste baino kutsadura handiagoa eragiten du turismoak

Mundu mailako turismoaren karbono aztarna orain artean uste baino lau aldiz handiagoa da. Zehazki, munduan isurtzen diren gas kutsagarrien % 8 eragiten du turismoak. Horixe ondorioztatu du Sidneyko Unibertsitatean (Australia) eginiko ikerketa batek, 189 herrialdetako datuak aztertu ostean. Turismo jarduna osorik hartuta, berotegi efektuan duen eragina aztertu dute ikertzaileek. Nature Climate Change aldizkarian argitaratu dute ikerketa, eta, azaldu dutenez, turismoak 3,9 eta 4,5 gigatona CO2 bitartean isurtzen ditu eguratsera. Ikertzaileen arabera, nazioarteko merkataritzak eragindako isuriak baino askoz azkarrago hazi dira turismoak sorturikoak. Besteak beste, hegazkin bidaiak dira hazkuntza horren eragile nagusietako bat. Gainera, etorkizunean gehiago haziko direla aurreikusi dute, baldin eta teknologia garatu eta hegazkin bidaien eskaria handitu egiten bada.