Osasuna

txinpantzeTxinpantzeen ohatzeak, gizakionak baino txukunagoak

Logurak gaudenean gizakiok atseginez hartu ohi dugu ohea. Guk ohea atseginez, eta oheak gu, berriz, zikin, Ipar Carolina Estatuko Unibertsitatearen (AEB) arabera, bederen. Milioika bakterio izaten dira ohean, eta horietako % 35ek giza gorputzean dute jatorria: larruazalean, listuan edota gorotz arrastoetan, besteak beste. Bada, txinpantzeen ohatzeekin alderatuta, askoz zikinagoak dira gizakionak. Ipar Carolina Estatuko Unibertsitateko ikerketak txinpantzeen 41 ohatze aztertu ditu, Tanzanian, eta egiaztatu du haietan topatutako bakterioen % 3,5ek soilik duela jatorria txinpantzeen gorputzean. Arrazoia? Txinpantzeek zuhaitzen adarretan egiten dute lo, eta gauero prestatzen dute ohatze berria, hostoak eta adaxkak baliatuta. Gizakiok, aldiz, maindire berak erabili ohi ditugu hainbat egunez. Ondorioz, askoz bakterio gehiago pilatzen dira gure oheetan. Bakterio horiek, gainera, eragina izan dezakete gure osasunean, alergiekiko edota beste zenbait gaixotasunekiko ahulagoak bihurtzen baikaituzte. Natura jakintsua dela dioen esanari arrazoia eman beharko zaio, beraz, eta ñabardura bat ere gehi geniezaioke: jakintsua ez ezik, garbiagoa ere bada!