Jaiak

baionaBaionako bestetan, sarrera ordaindu beharko dute bisitariek

Aurtengo udan Baionako bestetara hurbiltzen diren bisitariei sarrera kobratuko zaie. Horixe erabaki du Baionako udal gobernuak, jaietan ezartzen diren segurtasun neurrien gastu handiari aurre egiteko asmoz. Izan ere, 2015eko uztailaren 14an Nizan (Okzitania) izandako atentatuaren ostean, segurtasun neurri zorrotzak ezarri zituen Frantziako Gobernuak jai eremuetarako. Horrek asko handitu du jaien aurrekontua, eta, Jean Rene Etxegarai Baionako auzapezaren aburuz, “ez da bidezkoa” hiriak bere gain hartzea gastu hori osorik. Uztailaren 25etik 29ra izango dira jaiak, eta asteburuan ordaindu beharko da jai eremurako sarrera. Zenbatekoa ez dute zehaztu, baina zazpi edo zortzi eurokoa izango da. Haurrek ez dute ordaindu beharko. Erabakiak ika-mika eragin du, eta oposizioko alderdiak kontra mintzatu dira. Erabakiaren aurka azaldu da, halaber, Baionako lagunarteen elkartea. Haien iritziz, erabakiak jaien espirituan eragingo du, eta festazaleak kontsumitzaile huts bihurtzeko arriskua izanen da.