Hizkuntza eskubideak

protokoloaDonostiako Protokoloa garatzeko neurriak aurkeztu dituzte

Hizkuntza gutxituen hizkuntza eskubideak ziurtatzea helburu, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa aurkeztu zuten, 2016ko abenduan, Donostian. 185 neurri jaso ziren agirian, eta orain Euskal Herrira egokitu dituzte. Euskararen Gizarte Eragileen Kontseiluak iragan maiatzaren 9an aurkeztu zuen Protokoloaren Euskal Herriko Garapena izeneko dokumentua. Euskalgintzako eragileekin batera, hainbat gizarte eragilek (guztira, 80 baino gehiago) aztertu dituzte azken urtebetean protokoloaren nondik norakoak: neurriak nola ulertu, nola bete... Finean, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa euskararen betaurrekoak jantzita garatzeko gidaliburua osatu dute. Orotara, 185 neurri jaso dituzte, esan bezala, eta sustatzaileek nabarmendu dute hizkuntza politika berritzeko abiapuntua izan daitezkeela.