Abiadura Handiko Trena (AHT) Arabako Lautadatik igarotzearen alde zaude ala ez?

ikamika

Abiadura Handiko Trenaren ibilbidearen Nafarroako zatia eta Euskal Y lotzeko aukeren artean, bi aukera proposatu ditu Espainiako Gobernuko Sustapen Ministerioak: Iruñea-Ezkio lotura, batetik; eta Iruñea-Gasteiz, bestetik, Arabako Lautada zeharkatuta. Bigarrenaren alde agertu dira agintariak, baina biak dira polemikoak. Lautadan, horren kontrako mugimendua sortu da. Eragile, sindikatu, elkarte eta norbanako ugarik salatu dituzte AHTk eskualdean eragingo lituzkeen kalteak: ingurumenari dagozkionak ez ezik, baita gizarte esparrukoak ere. Hala, urte hasieran, milaka sinadura aurkeztu zituzten egitasmoaren kontra. AHTren kontrako bilkurak egin dituzte, eta, bestelako aukera gisa, “tren soziala” aldarrikatu dute. Zer iruditzen zaizue AHT eskualdetik igarotzeko asmoa? Lautadako AEK euskaltegiko Araiako B1 mailako eguerdiko taldea

1. Pablo
AHT ez da beharrezkoa. Azpiegitura horrekin, gure ingurumena ez da inoiz lehengoa izango. Gutxi batzuentzako diru iturria besterik ez da.
2. Jokin
Ez nago ados. Ez dago gure paisaia eta natura suntsitu beharrik, eta diru publikoarekin egingo dute, gainera.
3. Josu
Nik uste dut egun dauzkagun garraioak bultzatu eta indartu behar ditugula.
4. Mikel
Ni ez nago ados. Gure ekosistema eta gure herriak arriskuan daude, eta AHTrekin are gehiago. Herria bizirik nahi dugu! Hobe AHTn gastatuko duten dirua gizarte kontuetan gastatuko balute!
5. Txaro (ez dago argazkian)
AHT gutxi batzuek erabili ahal izango dute. Denok ordainduko dugu, baina ezingo dugu denok erabili.