Borg McEnroe

borg

Zuzendaria: Janus Metz Pedersen. Gidoia: Ronnie Sandhl. Aktoreak: Sverrir Gudnason, Shia LaBeouf, Stellan Skarsgard, Tuva Novotny. Suedia, 2017.

Istorioa: 1980. Wimbledongo tenis txapelketa ospetsuko finalean, Bjön Borg eta John McEnroe nor baino nor. Suediarrak bosgarren txapelketa jarraian irabazi nahi du; estatubatuarrak, berriz, aurrenekoz nagusitu. Hotza eta asaldagaitza da lehena, odolbero eta polemikoa bigarrena. Bi txapeldunen arteko partida mitikoa oinarri, batarengan zein bestearengan mitoa izatearen ordaina nolakoa izan zen erakusten du filmak.
Onena: Kirola gai nagusi duten filmak ez dira izaten gogoangarriak preseski, tarteka ale txukunak topatu arren. Azken horien artean egoteko arrazoiak baditu film honek. Pertsonaien karakterizazio apartekoarekin, eta hasiera-hasieratik tentsio bizia sortzen duen kontakizunarekin, bi kirolari mitikoen beldur, ezinegon eta mamuen artera garamatza filmak, trebezia handiz.
Txarrena: Tentsioa sortu, mantendu eta indartzeko ahalegina puztuegia izan daiteke, beharbada, zenbait unetan gehiegizkoa suertatzen baita. Nolanahi ere, tenis partidak ikusiz aspertzen denak ez du halako arriskurik izango film honetan.
Eñaut Mitxelena