Irati Arregi

irati(Zazkel)

Anari, Epilogo bat (2016)
Sarrera instrumentalaren ostean, balsaren erritmoan harilkatutako Laugarren azalberritzea kantaren hitzek harrapatuko zaituzte berehala. Sei kantako lan honetan, Epilogoa dugu erregina. Aurreko lanean, kanpoan gelditu zitzaion kontu teknikoengatik, eta disko bat merezi zuen, zalantzarik gabe.
Sade, Soldiers of love (2010)
Sadek bere betiko gai, erritmo eta soinuak utzi zizkigun disko honetan, eta, berriro ere, asmatu egin zuen, nola ez! Diskoari izena ematen dion kantaren perkusioa da, agian, lan honetako arlorik berritzaileena, baina badira, jakina, betiko kanta samurrak ere, Bring me home eta Babyfather, adibidez.
Vetusta Morla, Un día en el mundo (2008)
Indie musikaren baitan sailkatu izan da talde madrildarraren disko hau. Bere lehenengo lan luze honek sekulako arrakasta izan zuen, eta, estudioko beste lau disko badituzte ere, taldearen ezinbestekoak lan honetan aurkituko dituzu.