Sarien beharrik gabe

anariAnari
Anari
Esan Ozenki, 1997

Ez da inolako saririk behar Anari euskal musikagilerik interesgarrienetako bat dela jakiteko. Dena dela, hil honetan, eta Musikaren Nazioarteko Eguna dela eta, Adarra saria emango diotela aprobetxatuko dugu kantari azkoitiarra disko kutunen txoko honetara ekartzeko. Bere estreinako lana aukeratu dugu; seguru asko, Anariren ibilbide luzean badaude lan hobeak edo biribilagoak, baina disko hura plazaratu zenean eragindako ezusteko atsegina aintzat hartzekoa dela uste dut. Gainera, lehenengo disko honetan badaude Anariren kantagintzan behin eta berriro agertuko zaizkigun zenbait ezaugarri: intimismorak jaidura, doinu akustikoak erreferentzia garaikideekin uztartzeko trebetasuna, eta abestiei darien halako gozotasun mingotsa (halakorik balego). Izan ere, kontrajarritako osagaien batura da Anariren proposamena: gozoa eta mikatza, lasaia eta tentsioz betea, oinazeaz berba egiten duena eta, aldi berean, zaurien mina sendatzeko ukendu miragarria dena.

Gotzon Hermosilla