Iñaki Irazu

irazuHiru liburu hauek bertatik eta barrutik idatziak izan dira, hau da, esperientziak jasotzen dituzte (esperientzia: norbere ohiko lekutik ateratzea, aldatuko gaituen zerbait bizitzea).
Bidean ikasia (Pamiela, 2016). Arantxa Urretabizkaiaren liburuan, zera azaltzen zaigu: emakume talde batek, Hondarribia herrian, jaietako Alardean parte hartzeko burututako ekintzek eta ahaleginek eragingo duten kontrako jarrera eta giro erasokorra, “herri txiki, infernu handi” esaera gogora dakarkiguna.
Txoriak etortzen ez diren lekua (Erein, 2017). Alaine Agirreren poema liburuan, ospitale psikiatriko bateko egonaldian bizitakoa dute gai istorioek. Gizartean zein gure egunerokoan “ikusezin” zaizkigun leku horiek, “agerira” ekartzen ditu.
Neronek tirako nizkin (Hauspoa, 2016). Liburuak Sebastian Salaberriak 1936ko gerratean bizitakoa du gai. Koldo Mitxelenaren hitzetan “…irakurgai erraza eta atsegina hau, baina batez ere, bizia dariona”.