Ingurumena

Abiadura Handiko Trena salatzeko pedalkadak

Bizikleta aldarrikapenerako bide izango da uztailaren 25etik abuztuaren 2ra, Mugitu! mugimenduak antolaturiko Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako II. Bizikleta Martxa Desobeditzaileari esker. AHT-ren lanak salatzeko ez ezik, “era guztietako beste proiektu txikitzaileek kalteturiko herritarrekin eta horien aurka aritzen diren taldeekin” topatzeko ere balio izango du martxak, baita aldarrikapen horiek guztiak jendarteratzeko ere. Hala, Durangon hasi eta Bilbon amaitu bitartean, Bizkaiko hainbat eskualde eta herri zeharkatuko ditu martxak. Horietako askotan, gainera, bertatik bertara ezagutu ahal izango dira AHT-k eragindako kalteak, baita bestelakoek sorturikoak ere. Horretarako, bizikleta ibilaldiari dagozkion etapez gain, bestelako ekintzak ere antolatuko dituzte: topaketak, bisitak... Hori guztiori antolatzeko eta martxari sostengua eta laguntza emateko deialdia egin du Mugitu!-k. Horrenbestez, martxa antolatzeko batzarrak eratuko dituzte datozen asteotan. Era berean, proposamenik egin edota laguntza eskaini nahi duenak E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatz dezake.