Hezkuntza

sortzenMaiatzaren 20an, Sortzen elkartearen jaia

Iaz bezala, Iruñeko Antoniutti parkean ospatuko dute Sortzen jaia, Egun On! leloaz, euskaraz bizitzeko asmoa agertzeko eta eguneroko harremanetan lehen hitza euskaraz egitearen garrantzia nabarmentzeko. Iazko jaian, IkasKilo barraskiloa, hezkuntza komunitatearen maskota, izan zen protagonista. Aurten, lagun batekin etorriko da: EuskaraKilo barraskiloa. Antolatzaileen hitzetan, biek “beren ametsa garatzen jarraitzen dute: Auzo Bizi Onaren Eskola eta Hezkuntza Burujabetza”. Horixe bera nabarmenduko dute berriro ere, euskararen garrantziarekin batera. Antolaketari dagokionez, iaz hasitako bideari eutsiko diote: festa ez du eskola bakarrak antolatuko, baizik eta eskola ugaritako hezkuntza komunitateak, elkarlanean. Festaren nondik norakoak eta egitaraua ezagutu nahi dituenak www.sortzen.eus/eu gunera jo besterik ez du.