Seaska

prefostaMaiatzaren 13an, denok Herri Urratsera, prefosta!

Ikastolen aldeko jaietako lehena ate joka dago: maiatzaren 13an egingo da 35. Herri Urrats. Seaskak antolatua, Senperen izango da, ohi bezala. Prefosta! leloaz, Herri Urratsek milaka euskaltzale hartuko ditu Senpereko aintziraren inguruan, ekitaldiz beteriko egunean. Aurtengo jaian bilduko den dirua Larzabaleko (Nafarroa Beherea) Manex Erdozaintzi Etxart ikastetxeari laguntzeko baliatuko dute. Berez, Baionako Bernat Etxepare lizeoa finantzatzea zuen xede aurtengoak, iaz bezala. Haatik, txiki geratu dela eta, Larzabaleko ikastetxea handitzeko lanei emango diete lehentasuna. Jaso falta gabe, beraz, maiatzaren 13ko hitzordua agendetan!